XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. Unitatea

Gastronomia

Oliten geldituz gero, gosea asetzeko eta aparteko gasturik gabe, Oliten bertan aurkituko duzu lekurik aproposena.

Edozein jatetxetan mota guztietako janariak dasta daitezke, ohizko sukaldaritzakoak zein berriak, beti lurreko ekoizpen gozoenak dastatzeko aukeraz.

Horien artean, barazkiak, lehen platerak osatzeko oso aproposak direlarik.

Eta gero, ehiza, behikia, ardikia, zerrikia eta barraskiloak era askotara egin daitezkeelarik.

Hona hemen, adibide gisa, jatetxe hauek: Zanito etxea eta Ganbarte.

Gozozale bazara, Erdialde gozogintza ospetsuak mantekadak, girlatxeak, turroiak eta postak eskaintzen dizkizu.

Guraso edo nagusi ardozaleekin etorriz gero, Oliteko eskualdeko ardoak dastatzeko gonbidapena luzatu, aukera anitz eta gozoak baitira: ardo beltz, gorri eta zuriak.

Ziur egon ardoak dastatuz mahastietan ibiltzea eta kupeldegietarako bisitak egiten gozatuko dutela.

Hala ere, ahalik eta gutxien edatea gomendatu, gero zutik jarraitu nahi badute.

Ez ahaztu zure gurasoei ardoari buruzko informazio hau komentatzea: herri honi ardoaren ospe handia antzinatik datorkio.

Teobaldo erregeen garaietan, hau da, Erdi Aroan, Frantziako Champagne herrialdetik ekarritako mahatsondoak sartu zituzten eta 300 urtetan mantendu ziren.

Oliten lo egitea pentsatu baduzue, Bianako Printzipea izeneko Paradore Nazionalean zein Don Benito ostatuan egin dezakezue.

Hona hemen, Oliteko gida praktikoa:

Ostatuak: Parador Nacional 4Príncipe de Viana Teobaldoren Enparantza, 2; Telefonoa: 74 00 00

D. Benito; Rua de Medios, 1 Telefonoa: 74 06 44

Jatetxeak: - Zanito etxea; Rua Mayor, 16 Telefonoa: 74 00 02

- Ganbarte; Rua del Seco, 13 Telefonoa: 74 01 39